2013/05/30

INFO GUNETIK #m30greba

goizeko 8:30etan martxan jarri da

Panfleto banaketa masiboa izan da

Auzokideak deialdiez galdezka

plaza inguruak itxita mantendu dira

Megafoniatik Tas-tas irratia
eta INFO7 zuzenekoetan

Kaleak apaindu ditugu bitartean

Taberna eta saltokiak itxita

14:00ak arte egon gara informatzen


2013/05/16

ALDE ZAHARRA MARTXAN!

Astearteko Asanbladaren ostean, Greba Batzordea osatu eta atzo plangintza zirriborro bat prestatu genuen. Materiala gaur helduko da auzora eta auzoko materiala prestatzen egon gara.
Gaur ostirala, 19:00etan Errondabiden kartelak tinkatu eta eskuorriak banatzeko geratu gara, eta bihar, larunbata, 12:00etan auzoko materiala kalera ateratzeko!

Anima zaitez! Informatu_hausnartu_borrokatu! m30 GREBA OROKORRA

ESKUBIDE SOZIALEN KARTA BATEN ALDE


2013/05/15

GREBA PRESTATZEKO 2. ASANBLADA IREKIA

Atzo burututako asanbladan m30eko grebaren inguruko azalpena eta hemendik aurrera lantzen hasiko den Eskubide Sozialen Kartari buruz aritu ginen.

Eztabaida polita sortu zen gure auzoan gune sozioekonomiko finko bat sortzearen beharraz eta baita greba orokorraren lanketari buruz.

Greba Batzorde bat sortu genuen eta ostegun honetan 19:00etan Errondabide Kultur Elkartean batuko da hurrengo Asanblda Irekira egutegi proposamen bat eramateko eta aste honetan materiala prestatzeko.

Hurrengo Asanblada Irekia Maiatzaren 20an 19:30etan La Bolsa auzo etxean izango da. Anima zaitez!